Tratamentuak
Teknologia
Teknologia aurreratua dugu diagnostiko zehatzak eta tratamendu eraginkorrak eskaintzeko.
- X izpiak
- Hortz TAC-a
- Aho barruko eskanerra

Odontologia orokorra
Zure aho-hortzen osasuna zaintzen dugu, tratamendu pertsonalizatu eta hurbilekin.
- Berrezarpenak
- Endodontziak
- Garbiketak eta kuretajeak
- Erauzketak
- Aho kirurgia
- Bruxismoa*
*Bruxismoa hortzak estutu edo karraskatzeko oharkabeko ohitura da, eta hortzen higadura, muskuluetako mina eta masailezurreko ondoeza eragin ditzake.
Lepoko, masailezurreko (ATM) eta buruko min askok ohitura honekin lotura handia dute. Zure kasua bada, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, zuretzat irtenbiderik egokiena eskaintzeko.

Haur odontologia (PADI)
Txikienen aho-hortzen osasuna zaintzen dugu adin goiztiarretatik.
- Lehen bisita txikitatik egitea gomendatzen dugu
- PADI programa: haur hortz arreta
- 7 urtetik beherako haurrak ere artatzen ditugu

Periodontzia
Hortzoietako gaixotasunak tratatzen ditugu zure ahoaren osasuna mantentzeko.
- Gingibitisa: hortzoien hantura, tratamendu egokiarekin sendagarria.
- Periodontitisa: infekzio aurreratuagoa, hortzak eusten dituen hezurra kaltetu dezakeena.

Ortodontzia
Hortzen posizioa zuzentzen dugu, irribarrearen funtzionaltasuna eta estetika hobetuz.
- Braketak
- Invisalign

Hortz protesiak
Hortzen funtzioa eta estetika berreskuratzen ditugu, kasu bakoitzera egokitutako protesi desberdinen bidez.

Hortz inplanteak
Zure irribarrearen funtzionaltasuna eta estetika berreskuratzen ditugu hortz inplanteen eta, beharrezkoa denean, hezur-injertoen bidez.
Irtenbide seguruak, iraunkorrak eta paziente bakoitzari egokituak.

Odontologia estetikoa
Zure irribarrearen estetika hobetzen dugu tratamendu pertsonalizatuekin.
- Hortz xaflak
- Hortzen zuriketa
Zuriketak hortzen tonua modu seguruan argitzeko aukera ematen du, irribarrearen itxura hobetuz.

Medikuntza estetikoa
Aurpegiko tratamenduak, adierazpena harmonizatu eta gaztetzeko.
Zimurren ezabaketa
Ezpainen handitzea
Irribarre gingibala
Bruxismorako botoxa
Azido hialuronikoarekin eta teknika seguruekin egiten dugu lan, paziente bakoitzari egokituta.